Ekonomia -
Ontzigintza
Eusko Jaurlaritza, finantzaketa eredua 'judizializatzea'ren aurka
Tapiak Gobernuari "lehenbailehen" zein laguntza itzuli behar diren eta zenbatekoak esatea eskatu dio.
Erredakzioa
Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoko eta Lehiakortasun sailburua ontzigintza sektoreko finantzaketa eredua "judizializatzea"ren aurka azaldu da asteazken hoentan. Horregatik, Gobernuari "lehenbailehen" zein laguntza itzuli behar diren eta zenbatekoak esatea eskatu dio.
Tapiak adierazpen horiek egin ditu, Pasaian (Gipuzkoa), "Ocean Osprey" Zamakonako ontziolak egindako ontzia itsasoratzeko egindako ekitaldiaren ostean. Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia ere bertan izan da, eta negozio honek euskal ekonomiarentzako duen garrantzia azpimarratu du.
Datorren hilabetean, Espainiako Gobernuak Europako Batzordeak hartutako erabakiari helegitea jartzea aurreikusi dute. Europako batzordeak ontzigintzari emandako laguntzak itzultzeko erabakia hartu zuen. Sailburua gaur gai hau "judizializatzea"ren aurka azaldu da, Eusko jaurlaritzarentzat lehentasuna sektorearen "segurtasun juridikoa" delako.
Tapiak azaldu duenez, uneotan Europan indarrean dagoen sektoreko finantzaketa ereduarekin ontziolak dagoeneko hasi dira lanean, ondorioz, Ogasun Ministerioak lehenbailehen ustezko legez kanpoko laguntzetan "inplikatuta dauden operazioak" zeintzuk diren "erabaki" behar duela nabarmendu du. "Zeintzuk diren laguntzak itzuli behar dituztenak" eta "zein den kantitatea", gaineratu du.
Ziurgabetasun juridikoa dela-eta 35 bat dira Euskadin eraiki ez diren ontziak, Tapiak salatu duenez.
"Ocean Osprey"
Petrolio-plataformetan larrialdi egoerei aurre egiteko eraiki dute "Ocean Osprey" ontzia, eta, zehazki, Ipar itsasoan Shell konpainiak dituen instalazioetan erabiliko dute. 66,80 metro luzera eta 16 metro zabalera ditu ontziak, eta 300 lagun erreskatatzeko aukera eskainiko du. Bertan 22 lagunek egingo dute lan.
Zamakola ontziolak hiru ontzi eraikitzeko kontratua sinatu du Atlantic Offshore etxearekin, 25 milioi euroan ontzi bakoitza.
Britainia Handiko uretan arituko da "Ocean Osprey", eta Norvegia eta Eskoziako urtetan, berriz, gainerako bi ontziak.