Ekonomia -

Negoziazio luzea

Vodafonek eta Verizonek akordioa itxi dute

Britainiar enpresak Verizon Wireless taldean, AEBetako merkatuko liderrean, duen partaidetza osoa (% 45) saldu du.

Verizonen duen partaidetza enpresa estatubatuarraren esku uztear da Vodafone. Argazkia: Efe.
Vodafone eta Verizon, akordiotik gertu
Verizonen duen partaidetza enpresa estatubatuarraren esku uztear da Vodafone. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Vodafone telefonia mugikorreko britainiar enpresak baieztatu duenez, Verizon taldean duen partaidetza saltzeko negoziazioak itxi ditu. Horrela, Vodafonek Verizoni berari salduko lioke estatubatuar Hala, egun duen parte-hartze osoa (% 45) saldu dio britainiar enpresak Verizon Wirelessi, 130.000 milioi dolarretan.

Hitzarmenaren arabera, Vodafonek 60.200 milioi euro eskudirutan hartuko lituzke, beste horrenbeste Verizonen akziotan eta 11.000 milioi euro maila txikiagoko transakzioen bidez.

Orain arte, Verizon Wirelessen, telefono mugikorren merkatuan AEBetan bezero gehien dituen konpainiaren, % 45 zegoen Vodafoneren esku. Gainerako % 55aren jabea, berriz, Verizon bera da.

Akordioa itxita, britainiar konpainia erraldoiak AEBetako merkatua utziko du.

Bi talde hauen arteko akordiorako bidea luzea izan da. Vodafone eta Verizon behin eta berriz saiatu dira elkarri enpresaren partaidetza erosten, haren kontrol osoa hartzeko, baina, orain arte, inoiz ez dute behin betiko prezioa ezarri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea