Ekonomia -

Finantzen Euskal Erakundea

Josu Iñaki Garay, Finantzen Euskal Erakundearen zuzendari berria

Iñigo Urkulluren gobernuak Juan Jose Ibarretxek azken legegintzaldian abian jarritako proiektuaren muina berreskuratu du.

Josu Iñaki Garay izango da Euskal Finantzen Institutuko zuzendaria

0:59

Maite Mayo | Radio Euskadi

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Radio Euskadik jakitera eman duenez, Josu Iñaki Garay Finantzen Euskal Erakundearen zuzendari berria da. Izendapena gaur bertan argitaratuko da Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean. Izendapenarekin, Iñigo Urkulluk Juan Jose Ibarretxek bere azken legegintzaldian abian jarri zuen, eta ondoren Patxi Lopezen gobernuak gelditu zuen, proiektuaren muina berreskuratu du. Badira, ordea, ezberdintasunak.

Gaurtik aurrera Josu Iñaki Garay da ofizialki Finantzen Euskal Erakundearen zuzendaria, eta astelehenean hasiko da lanean. Erakundeak ez du egoitzairik izango, Ibarretxeren proiektuan jasotzen zen moduan, ezta langilerik ere. Garay Eusko Jaurlaritzak Lakuan duen egoitzan arituko da lanean, Ogasun eta Finantza sailaren baitan.

Erakundearen helburuek bere horretan jarraitzen dute. Besteak beste, ondorengoak dira: enpresa txikiei babesa emateko gaiak kudeatzea, enpresa txiki eta ertainentzako finantzaketa lortzea eta arlo ezberdinetatik heldu daitezkeen gaiak kudeatzea, hala nola, Inbertsioetarako Europako Bakuntik heldu daitezkeenak.

Finantzen Euskal Erakundearen administrazio kontseilua zazpi lagunek osatuko dute. Lau kide Ogasun sailekoak izango dira, horien artean Ricardo Gatzagaetxebarria sailburua. Beste hiru kide Industria sailekoak izango dira, Arantza Tapia sailburua barne. Gatzagaetxebarriak Legebiltzarrean iragarri zuen Urkullu lehendakariak erakundea berreskuratzeko zuen asmoa.

Josu Iñaki Garayk ibilbide luzea du Eusko Jaurlaritzan. 2001-2005 urte bitartean Osakidetzako zuzendari nagusi izan zen Gabriel Inclan sailburuarekin. 2009 bitartean, sail bereko osasun finantzaketa eta kontrol zuzendaria izan zen. EAJ alderdiaren aholkularia izan da Jaurlaritzan eta gaur egun Miranda fundazioko zuzendari nagusia da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea