Ekonomia -
Lan istripua
Langile bat hil da Karrantzan, deskarga elektriko baten ondorioz
50 bat urteko Kantabriako bizilaguna zen hildakoa. Istripuaren lekuan hil da.
Erredakzioa
50 bat urteko langile bat hil egin da Karrantzan, Bizkaian, jaietako karpa bat jartzen ari zela descarga elektriko bat jaso ondoren, Segurtasun Sailan aditzera emandakoaren arabera. Kantabriako bizilaguna zen langilea.
Ezbeharra 12:00etan gertatu da, eta hildakoa jaietako txosna bat jartzen zegoela, zezen plazatik gertu.
Oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik, langileak descarga elektriko handia jaso du goi-tentsio kable bat ukituta. Ondorioz, bihotza gelditu zaio.
Raúl Palacio Karrantzako alkateak azaldu duenez, goi-tentsio kablearen azpian zegoen txosna jarrita, eta, segurtasunagatik, beste tokira batean kokatzea erabaki zuten. Lekualdatze horretan gertatu da istripua.
Osasun zerbitzuek ezin izan dute ezer egin langilea salbatzeko eta 12:45ean heriotza baieztatu dute.
Iberdrolako teknikariak bertaratu dira, gertatutakoa argitu eta argindar zerbitzua berriro martxan jartzeko.
Karrantzako udal gobernuaren eta herritarren izenean, dolumina agertu die alkateak hildako langilearen familiari, lagunei eta lankideei.