Ekonomia -
Urtea bukatu aurretik
Jaurlaritzak Munichen eta Singapurren SPRIren bulegoak irekiko ditu
EAEko enpresen eta Alemaniaren arteko lotura komertziala indartzea izango da bulego berri horren helburu nagusia. EAEko esportazioen % 14 Alemaniara doaz.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak Munichen (Alemania) eta Singapurren irekiko ditu SPRI Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren bulego berriak, Radio Euskadik jakin ahal izan duenez. EAEko enpresen eta Alemaniaren arteko lotura komertziala indartzea izango da bulego berri horren helburu nagusia.
Izan ere, EAEko esportazioen % 14 Alemaniara doaz. Frantziarekin batera, Euskadik duen bezero garrantzitsuena da Alemania.
Horrenbestez, orain zenbait hilabete, Jaurlaritzak Alemanian SPRIren bulego berri bat irekitzeko asmoa iragarri zuen. Egun horretan, Arantza Tapia sailburuak esan zuen bulego berri horrekin EAEko ekonomiari "hazkundea" eman nahi ziotela.
Euskadiko hainbat enpresak Munichen egiten dute lan, eta Alemania Barakaldoko BECen egingo den Industria eta Teknologia biltzarreko herri gonbidatu nagusia izango da urrian.