Ekonomia -

Enkantea

Argindarra % 3,1 garestituko da urrian

Igoera berri horren ondorioz, argindarraren tarifa % 8 igo da 2012ko urtarriletik hona.

Argindarra laugarrenez igoko da urrian. EFE.
Argindarra laugarrenez igoko da urrian. EFE.
Argindarra laugarrenez igoko da urrian. EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Argindarraren oinarrizko prezioa % 7,6 igotzea erabaki dute azken baliabideko enpresen arteko enkantean, eta, horrenbestez, argindarraren tarifa % 3,1 igoko da datorren hilabetean, alorreko iturriek jakitera eman dutenez.

Enkante horietan, azken baliabideko tarifa elektrikoaren baitan, energiaren prezioa erabakitzen da, baina erabiltzaileak jasotzen duen tarifan % 50eko pisua besterik ez dauka. Tarifaren beste erdia Espainiako Gobernuak zehaztu behar du, eta, oraingo honetan, prezioa izoztea erabaki du.

Igoera berri horren ondorioz, iazko urtarriletik % 8 igo da argindarraren tarifa. 2013ko urtarrilean %3eko gorakada erabaki zuten, % 1,2koa ekainean eta % 3,2koa abuztuan. Apirilean, berriz, % 6 jaitsi zuten argindarraren prezioa.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea