Ekonomia -

Aparteko Ordainsariak

2014ko aparteko ordainsariak aurreratu egingo ditu Jaurlaritzak

2014ko ekaineko eta abenduko sariak urte horretako urtarrilean eta uztailean jasoko dituzte EAEko langile publikoek eta funtzionarioek.

70.000 funtzionarioei 2014ko aparteko ordainsaria aurreratuko die Jaurlaritzak

1:00

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Administrazio Publikoko langileei  aurreratu egingo dizkiete 2014ko aparteko ordainsariak. Hala, 2014ko ekaineko eta abenduko sariak urte horretako urtarrilean eta uztailean jasoko dituzte langile publikoek. Eusko Jaurlaritzako  Justizia eta Administrazio  Publikoko sailak iragarri du gaur erabakia, ohar baten bidez.

EAEko Aurrekontu Orokorren Lege Proiektuan dago jasota  aparteko ordainsariak aurreratzea ahalbidetuko duen formula. Urriaren 29ko Gobernu Batzordeak onartuko du proiektua, Jaurlaritzak zehaztu duenez.

Neurri honekin, Espainiako Gobernuak 2012an abenduko ordainsaria kentzeko erabakiak eragindako kalteei egin nahi die aurre Gasteizko Gobernuak. 70.000 langile publiko eta funtzionario inguru ditu, egun, Euskal Administrazio Publikoak.

Andres Zearreta Funtzio Publikoko sailburuordeak esan dudenez,  Espainiako Gobernuak ezarritako neurriari  Jaurlaritzak jarritako helegiteak  Auzitegi Konstituzionalean dago eta luze baino lehen espero dute aldeko erantzun bat. "Auzitegi Konstituzionalak epaia laster eman beharko luke, eta epai hori 2012ko abenduko aparte ordainsaria ezabatzeko erabakiaren aurka ezarritako helegitearen aldekoa izatea nahi nuke. Espero dugu euskal administrazio publikoko langileek etorkizunean ordainsari hori berreskuratzea", zehaztu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea