Ekonomia -
Lan hitzarmenak
ELA: 'Adegi Estatuko patronalik atzerakoiena da'
Ildo horretan, Gipuzkoako patronala "mafiosoek eta gezurtiek" osatzen dutela salatu du Adolfo 'Txiki' Muñozek.
Erredakzioa
Adolfo 'Txiki' Muñoz ELAko idazkari nagusiaren esanetan, Adegi "Estatuko patronalik atzerakoiena da".
Adegi Gipuzkoako zahar-etxeetako lan hitzarmenak "blokeatzeko" denetarik egiten ari dela salatu du, sindikatuek Donostiako Berra egoitzaren aurrean egindako elkarretaratzean ostean adierazi duenez.
Berrako 20 langile kaleratuak izan dira, ELAk deitutako greba mugagabean parte hartu zutelako.
"Adegi mafiosoek eta gezurtiek osatzen dute", azpimarratu du Muñozek. "Oinarrizko eskubideak gauzatzen dituzten langileak kaleratu ditzaketela uste dute", erantsi du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea