Ekonomia -
Bilboko aireportua
Marrakecherako eta Veneziarako hegaldiak, berriz abian Gabonetan
Vueling konpainia, gainera, Coruñarako eta Alacanterako helgaldiak eskaintzen hasiko da ostiral honetan.
Erredakzioa
Vueling airelineak hegaldi berriak eskainiko ditu Loiuko aireportuan (Bilbo) ostiral honetatik, Coruñara (Galizia) eta Alacantera (Valentzia), hain zuzen ere. Gainera, udan eskaini zituen beste hainbat Gabonetarako berreskuratuko ditu, hala nola Marrakecherakoa eta Veneziarakoa.
Vueling Bilboko aireportuko konpainia inportanteena da, bertako hegaldien % 36 eskaintzen baititu.
Bilbo-Coruña hegaldia astelehenetan (11:30), astearteetan (11:40), ostegunetan (12:20), ostiraletan (12:20) eta igandeetan (22:45) eskainiko dute. Bueltakoa astelehenetan (13:15), astearteetan (13:20), ostegunetan (14:00), ostiraletan (14:00) eta igandeetan (22:45) izango da.
Alacanterako hegaldia asteazkenetan (20:40), ostiraletan (18:10) eta igandeetan (18:40) eskainiko dute, eta, bueltakoa, asteazkenetan (18:45), ostiraletan (20:05) eta igandeetan (20:40).
Halaber, Vuelingek udan abiatu zituen hegaldiak berreskuratu egingo ditu Gabonetarako. Hori horrela, Fuerteventurarako, Marrakecherako eta Veneziarako hegaldiak eskainiko ditu, abenduaren 21etik urtarrilaren 6ra.
Vuelingek Loiun eskaintzen dituen gainerako hegaldiak hauek dira: Lanzarote, Malaga, Amsterdam, Bartzelona, Londres-Heathrow, Kanaria Handia, Paris-Orly, Sevilla eta Tenerife.