Ekonomia -
Pentsioak
PP: 'PSOEk gobernatu zuenean Gizarte Segurantzak galerak izan zituen'
Gonzalez Pons buruzagi popularraren arabera, 'Alfredo Perez Rubalcaba izan da Espainiako demokraziaren historian pentsioak izoztu dituen bakarra'.
Erredakzioa
Espainiako Alderdi Sozialistak gobernatu zuenean Gizarte Segurantzak galerak izan zituen, Esteban Gonzalez Pons PPko Ikerketa eta Programa idazkariordeak salatu duenez. Halaber, datu horiek gaur Toledon pentsiodunekin izango duen bileran mahai gainera ateratzeko eskatu dio Rubalcabari.
"Perez Rubalcaba da Espainiako demokraziaren historian pentsioak izoztu dituen bakarra", gaineratu du.
Nafarroako PPren zuzendaritza batzordearen aurrean egindako hitzaldian pentsio erreformaren alde hitz egin du. Horren hitzetan, helburua "pentsio seguruak eta egonkorrak bermatzea, eta betiko izatea da".
"Inork ez dezala pentsa gurekin pentsioek behera egingo dutenik", nabarmendu du Nafarroako popularren aurrean, eta "Espainia krisitik aterako bada espainiarren, enpresarien, autonomoen eta familiei esker" izango dela gaineratu du.
"Espainia pertsonen proiektua da, eta horregatik da banaezina", azaldu du.
"Orain etorkizun hobea sumatzen hasi gara, baldin eta espainiarrok bat eginda bagaude; izan ere, aurkezten zaizkigun perspektika ekonomiko eta sozial onak espainiarrak elkarrekin egoteko da. Banatzen hasten bagara perspektiba ekonomikoak bitan banatzen baditugu, bider zero egin beharko dugu", adierazi du.
Kataluniaren harira adierazi du, ez duela imajinatzen Kataluniarik gabeko Europarik eta ezta Kataluniarik gabeko Espainiarik ere. "Katalunia beti Espainian egon da, eta Espainia beti Kataluniarekin izan da. Hori dela eta, independentzia bitan banatzea da", gaineratu du.