Ekonomia -

Fagorren krisita

Fagorren krisian Jaurlaritzak izan duen jarrera kritikatu du PSEk

LAB sindikatuak, bestalde, Fagor Etxetresnak aurrera atera ahal izateko erreskatea egiteko eskatu die Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari

Fagor. Argazkia: EFE
Fagor. Argazkia: EFE
Fagor. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rodolfo Ares PSEko Antolakuntza idazkariak Fagorren krisian Jaurlaritzak izan duen jarrera kritikatu du. "Ez du arretaz eta behar den eraginkortasunarekin jokatu", esan du. Enpresaren ahalik ez zati handiena salbatzeko eskatu die Jaurlaritzari eta MCCri.

"Abal eta maileguei aurre egiteko 50 milioi euroko laguntza eman zion Jaurlaritzak Fagorri. Diru hori hornitzaileen fakturak ordaintzera bideratu zen", gogoratu du.

Horren ildora, ondorengo galdera luzatu du Aresek: "Zergatik ez zuen orduan Jaurlaritzak bideragarritasun planik eskatu?". "Orain ez dugu dirurik, eta badirudi, enpresarik ere ez dugula izango", esan du.

Jaurlaritzari eta Mondragon Taldeari Fagorren ahalik eta zati handiena salbatzeko neurriak hartzeko eskatu die.

LABek Fagor erreskatatzeko eskatu du

LAB sindikatuak, bestalde, Fagor Etxetresnak aurrera atera ahal izateko erreskatea egiteko eskatu die Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari, 4.000 lanpostu suntsitu ez daitezen.

Ohar bidez, Estatuaren jarrera kritikatu du sindikatuak. "Bankuei milaka milioi euro emateko gai da, ez, ordea, Fagorren berregituraketaren finantziazioari".

Espainiak hartzen dituen neurri berak hartzea leporatu dio LABek Jaurlaritzari. "Politika horiek porrot egin dute, Gipuzkoako kooperatiban ikusi daitekeen moduan", gaineratu du.

Gainerako erakundeei, enplegua sortzeko plan bateratuan parte hartzeko konpromisoa eskatu die sindikatuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea