Ekonomia -

Krisia Fagorren

'Egoera galdutzat ez emateko' eskatu du Garitanok

Debagoienako alkateekin bildu da Gipuzkoako ahaldun nagusia Fagorren krisiak eragindako egoera aztertzeko.

Alkateekin izandako aurreko bileraren irudia
Alkateekin izandako aurreko bileraren irudia
Alkateekin izandako aurreko bileraren irudia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak Fagorren krisian parte hartzen ari diren alde guztiei "egoera galdutzat ez emateko" eskatu die. "Mondragon taldeko enpresa nagusia ezin da besterik gabe erori", esan du.

Arrasaten egin ditu adierazpen horiek Garitanok, Debagoienako alkateekin bilera egin aurretik. Bilera horretan Fagorren krisiak eskualdeko udalerri bakoitzean duen eragina aztertu dute.

Mondragon Taldearen erabakiaren zain, Garitanok "etsipenean ez erortzeko" deia luzatu du, "1.800 lanpostu baino gehiago baitaude jokoan".

"Lanpostuak baino gehiago da, marka bat da, lan egiteko modu bat da, lan mundua bizitzeko modu bat da", gaineratu du ahaldun nagusiak. "Denek eman behar dute maila eta ez dute egoera galdutzat eman behar".

Aldundiak eta udalak "benetan zaila den egoera bati aurre egiteko prest" daudela azpimarratu du Garitanok. Eusko Jaurlaritzari eskaera ere luzatu dio ahaldun nagusiak. Gipuzkoan enplegua mantentzeko eta aberastasuna sortzeko jarrera erabakiorra eskatu dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea