Ekonomia -

Finantziazioa

Blackberry konpainiak bere salmenta plana alde batera utzi du

Fairfax Financial Holdingsek (akzioen % 10 ditu) enpresa kapitalizatuko duela iragarri du Kanadako konpainiak. Bestalde, Thorsten Heins exekutibo nagusia kargutik kenduko dute.

Blackberry konpainiaren egoitza bat. Argazkia: EFE
Blackberry konpainiaren egoitza bat. Argazkia: EFE
Blackberry konpainiaren egoitza bat. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bere salmenta plana alde batera utzi, exekutibo nagusia ordezkatu eta 1.000 milioi dolarreko inbertsioa jasoko duela iragarri du gaur Blackberry Kanadako konpainiak. Fairfax Financial akziodun nagusiak inbertsioa egingo du.

Fairfax Financial Holdingsek (akzioen % 10 ditu) eta beste inbertitzaile batzuek enpresa kapitalizatuko dutela iragarri du Kanadako konpainiak agiri batean. Bestalde, Thorsten Heins exekutibo nagusia kargutik kenduko dute.

4.700 milioi dolarreko salmenta plana alde batera utzi behar zutela iragarri eta Blackberryren akzioek ia % 19 behera egin dute merkatuak zabaldu baino lehen.

Bestalde, John Chen zuzendaritza batzordeko zuzendari exekutibo izendatuko dute. 1998az geroztik Sybaseko exekutibo nagusia izan da.

1.000 milioi dolarreko finantziazioa jasoko du Blackberryk. 250 milioi Fairfaxek jarriko ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea