Ekonomia -
Jaurlaritzako Aurrekontuak
PSE EAJrekin bilduko da gaur Aurrekontuak negoziatzeko
PSE-EEk Eusko Jaurlaritzaren 2014ko Aurrekontuak babestu ala ez erabakitzeko astelehen honetan egin behar zuen bilera atzeratu egingo duela iragarri du.
Erredakzioa
PSE-EE EAJrekin bilduko da gaur goizean Eusko Jaurlaritzaren 2014ko Aurrekontuak eztabaidatzeko.
Horrez gain, PSE-EEk Eusko Jaurlaritzaren 2014ko Aurrekontuak babestu ala ez erabakitzeko astelehen honetan egin behar zuen bilera atzeratu egingo duela iragarri du.
PSE-EEk EAJrekin Aurrekontuak negoziatzeko asmoa agertu du hasieratik. Sozialisten esanetan, 2014ko Aurrekontuen Proiektuan sozialisten proposamen politikoak bildu dituzte jeltzaleek.
2013ko Aurrekontuen Proiektuarekin alderatuta, baliabide ekonomiko gehiago daudela nabarmendu dute sozialistek, eta osasuna, hezkuntza, gizarte politikak eta enplegua sustatzeko diru partidak handiagoak direla gaineratu dute.
Dena den, Aurrekontu Proiektuaren xehetasun guztiak aztertuko zituztela ohartarazi zuten sozialistek, jeltzaleekin sinatutako "herri akordioa" betetzen den egiaztatzeko.
Azkenean, sozialistek Jaurlaritzaren Aurrekontu Proiektua babestea erabakitzen badute, EAJk aurrera aterako ditu 2014ko Aurrekontuak.