Ekonomia -

USA Week Europe 2013

Tapia: 'Kanpoko merkatuetara zabaltzea ezinbestekoa da'

USA Week Europe 2013 inauguratu du Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasunerako sailburuak. 2012an Euskadik AEBetara 1.300 milioi euro esportatu zituela gogorarazi du Tapiak.

Arantza Tapia Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasunerako sailburua. Argazkia: EFE
Arantza Tapia Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasunerako sailburua. Argazkia: EFE
USA WEEK EUROPE topaketa Bilbon ospatu da

1:16

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Orain sekula baino gehiago euskal enpresek erronka berriak eta kanpoko merkatuetara zabaltzea ezinbestekoa" dela azaldu du Arantza Tapia Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasunerako sailburuak.

USA Week Europe-aren lehen edizioa inauguratu du Tapiak. Datozen lau egunetan Amerikako Estatu Batuetako sektoreetako buruzagi nagusiak bilduko dira Bilboko Guggenheim Museoan, eta 120.000 milioi dolarreko egitasmo estrategikoak aurkeztuko dituzte.

2012an EAEk AEBetara 1.300 milioi euro esportatu zituela gogorarazi du sailburuak. AEB euskal enpresen hirugarren xedea da, Frantziaren eta Alemaniaren atzetik.

411 enpresa

Guztira, 411 euskal enpresek sarritan AEBetara esportatzen dute. AEBetan Estatuko erkidego inbertitzaile nagusia da Euskadi, eta bigarren esportatzailea (2008-2012).

320 partehartzaile izatea espero du bilerak. Azpiegiturak, energia, teknologia eta manufaktura-industria jorratuko dituzte.

Gainera, hirugarren jardunaldian 80 bat enpresek AEBetako inbertitzaile garrantzitsuekin biltzeko aukera izango dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea