Ekonomia -
% 4,4 gutxiago
Kutxabankek 60,3 milioi euroko mozkina lortu zuen urrira arte
Entitatearen kaudimen ratioa % 11,9ra igo da. Bestalde, Kutxabanken berankortasuna % 10,88an kokatu zen irailean, "apur bat" gora egin eta gero.
Erredakzioa
Urteko aurreneko hiru hilabeteetan 60,3 milioi euroko mozkina lortu du Kutxabankek, iaz baino % 4,4 gutxiago. 391 milioi hornidurara bideratu ditu.
Funts-hornidura horrekin, Espainiako Bankuaren irizpide berriak beteko dituela bermatu du, eta kaudimen ratioa % 11,9ra igo da, EAEko entitateak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari jakitera eman dionez.
Balantzeak sendotu direla azpimarratu du Kutxabankek, baina baliabideak sortzeko gaitasunarekin egin du soilik, kapitala handitu eta Sarebi (banku txarra) aktiboak transferitu gabe.
Bestalde, Kutxabanken berankortasuna % 10,88an kokatu zen irailean, "apur bat" gora egin eta gero, finantza entitatearen arabera.