Ekonomia -

Mobilizazioak

Osakidetzak negoziatzeko borondaterik ez duela esan dute langileek

Ostiralero bezala, elkarretaratzea egin dute Gurutzetako Ospitaleko langileek. Azken urteotan euren baldintzak etengabe okertzen ari direla salatu dute.

Ostiralero egiten dute elkarretaratzea Gurutzetako Ospitaleko langileek
Ostiralero egiten dute elkarretaratzea Gurutzetako Ospitaleko langileek
Ostiralero egiten dute elkarretaratzea Gurutzetako Ospitaleko langileek

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gurutzetako Ospitaleko langileek elkarretaratzea egin dute, gaur goizean, ospitalean bertan, murrizketak salatzeko. Langileen lan baldintzak negoziatzeko borondaterik ez izatea egotzi diote Osakidetzari. Ospitalearen atarian abiatu dute protesta ekitaldia, eta handik, zuzendaritzaren bulegoetara joan dira. Negoziazio mahai bat abian jartzeko eskatu diete Osakidetzako arduradunei. Ostiralero egiten dituzte elkarretaratzeak Gurutzetako langileek, ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK, Satse, SME, FFHE eta SAE sindikatuek deituta. Besteak beste, "35 orduko lan astea mantentzea eta azken urteotan galdutako  hainbat eskubide berreskuratzea" aldarrikatzen dute langileek. Espainiako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren jarrerak gogor kritikatu dituzte, "murrizketen aldeko apustua" egiten ari direlako. 2010etik, soldaten jaitsieraren ondorioz,  langileek erosteko ahalmena % 25 galdu dutela salatu dute. Jaurlaritzak murrizketen bideari eusten diola gaineratu dute, besteak beste, norberak libre hartzeko egunak kendu egin nahi dituelako. Horrek, sindikatuen aburuz, kontratazioa murriztuko du, ezinbestean. Madrildik datozen murrizketen aurrean Eusko Jaurlaritzak ez duela kontrakorik esaten eta murrizketok bete egiten dituela gaineratu dute langileen ordezkariek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa