Ekonomia -

Parke Teknologikoak

EAE da berrikuntzan eta garapenean gehien inbertitzen duen erkidegoa

Barne produktu gordinaren % 2,12 horretara bideratzen du, eta alor horretan zeresan handia daukate parke teknologikoek. Halaber, ate irekien jardunaldia ospatzen ari dira lau parke teknologikoetan.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE) da ikerketan, garapenean eta berrikuntzan (I+G+B) diru gehien inbertitzen duen erkidegoa, hain zuzen ere, barne produktu gordinaren % 2,12a, Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuneko sailburuak jakinarazi duenez.

Sailburuaren esanetan, azken 30 urteetan EAEk apustu iraunkorra egin du alor horretan, eta orain % 2,12a inbertsioetara bideratzen dela nabarmendu du.

"Gehien inbertitzen duen autonomia erkidegoa gara, eta ongi inbertitzen dugu gainera. Guretzat bikaintasuna eta espezializazioa lortzea eta enpresei teknologia eskaintzea oso zutabe garrantzitsuak dira", gaineratu du.

Igande honetan, ate irekien jardunaldiak egiten ari dira EAEko lau parke teknologikoetan. Tapia Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean izan da, eta EAEko parke teknologikoek duten garrantzia nabarmendu du. "Balio gehigarria ematen duten ekosistemak dira", gaineratu du.

"Zientzia eta teknologia herritarrengana gerturatzeko plataforma dira, eta, batez ere, gazteenengan teknologiarekiko eta zientziarekiko piztea da guri inporta zaiguna", Tapiaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea