Ekonomia -
Heriotza
Igor Urrutikoetxea, LAB sindikatuko nazioarteko arduraduna, hil da
Urrutikoetxea Brasilen hil da. Orain hilabete bat istripua izan zuen Rio de Janeiron.
Erredakzioa
Igor Urrutikoetxea, LAB sindikatuko nazioarteko arduraduna, bart gauean hil da Brasilen. Urrutikoetxeak istripua izan zuen orain hilabete Rio de Janeiron. Sindikatuak ohar bidez eman du heriotzaren berri.
Urrutikoetxea Munduko Federazio Sindikalaren (MFS) metalgintzako (UIS-MM) Kongresuan parte hartzera joan zen Brasilera. Azken urteetan LABek izan du UIS-MMren idazkaritza nagusia eta Urrutikoetxea zen arduradun nagusia.
Lezaman jaio zen Urrutikoetxea orain 38 urte. 2008an hartu zuen nazioarteko arloaren ardura eta LABeko zuzendaritzako kidea izateaz gain, FSMren munduko kontseiluko kide ere bazen. Sindikatuaren arlo juridikoan hasi zen lanean, eta ondoren Hego Uribe eskualdeko arduradun izan zen. Lau urtez, LAB sindikatuaren metal arloko arduraduna izan zen.