Ekonomia -

Bigarren fasea

Alderdi Popularraren lan erreforma berria 'aurki' helduko da

Emilio Olabarriak uste du urtea bukatu aurretik iritsiko dela lan erreformaren bigarren fasea. Bestea beste, kontratuen malgutasuna sustatu nahi du Gobernuak.

Mariano Rajoy
Mariano Rajoy

Mariano Rajoy

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emilio Olabarria EAJko diputatuak iragarri du lan erreformaren bigarren fasea "aurki" iritsiko dela. Berria egunkariak gaur jaso duenez, Olabarriaren ustez, Rajoyren Gobernuak eztabaida urtea bukatu aurretik abiatuko du eta, handik gutxira, lege berria onartuko dute.

Olabarriak argi dauka aldaketek ondorio negatiboak izango dituztela. "Gobernuarentzat oso erraza da esatea helburua kontratuen araudia sinplifikatzea dela. Kontratuak egiteko hogei formulatik gora daude, eta Gobernuak dio sei kontratu mota soilik utzi nahi dituela", azpimarratu du Olabarriak. Halaber, kontratu gutxiago egoteak ez duela egonkortasuna ziurtatzen salatu du, eta argi utzi du azken urtean Espainian sinatu diren kontratuen % 8 baino ez direla mugagabeak. Bukatzeko, Gobernuak lan malgutasunari buruz egindako adierazpenen harira nabarmendu du "malgutasunak behin-behinekotasuna eta ezegonkortasuna ekar ditzakeela".

Joan den larunbatean, Luis de Guindos Ekonomia ministroak ere gauza bera esan zuen; hots, erreformaren bigarren fasea laster helduko dela. Fatima Bañezek, ordea, atzo ukatu egin zuen erreforma horrek aldaketak ekarriko dituela.

Enplegu ministroaren adierazpenak

Fatima Bañez Enplegu ministroa lan erreformari buruz mintzatu zen atzo, eta "erreforma eginda dagoela" azpimarratu zuen. Gainera, lan merkatuan garatutako malgutasunari esker, "modu sakonean eta orekatuan" lanpostu asko mantendu direla adierazi zuen.

Horren harian, behin ekonomiaren hazkundea abiatuta, kontratazioa indartu behar dela gaineratu zuen. Halaber, argi utzi zuen Gobernuak kontratuak sinplifikatuko dituela, "langileak errazago kontratatu ahal izateko". Hain zuzen ere, politika aktiboen eta formakuntzaren bitartez, lan aukera gehiago ematen saiatuko dira, Bañezen hitzetan.

"Bigarren fasean lan erreformaren irabaziak ikusiko ditugu. 2014an Espainiak hazkundea izango du, eta lanpostu berriak sortuko dira", erantsi zuen.

Erreformak ekarriko dituen aldaketak

Lanaldi murriztuan kotizatzen duten langileek aparteko orduak sartuta lanaldia luzatzeko aukera izango dute. Gainera, Espainiako Gobernuak kontratuen malgutasuna sustatu nahi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea