Ekonomia -
Historikoa
Mundu mailako merkataritza-erreformaren lehen akordioa, MMErentzat
1995etik sinatu duten lehen akordioa da; Munduko Merkataritza Erakundea osatzen duten 159 herrialdeek 12 urte eman dituzte negoziatzen, fruiturik gabe, orain arte.
Erredakzioa
Munduko Merkatariza Erakundeak (MMEk) mundu mailako merkataritza-erreformaren lehen akordioa adostu du, Kubak bere betoa kendu ostean; ondorioz, mundu mailako merkataritza-trafikoaren orain arteko erreformarik handiena gauzatuko da. 729.630 milioi euro injektatuko ditu munduko ekonomian, adituen esanetan, akordio horrek.
1995tik sinatu duten lehen akordioa da hau, eta honekin MMEk osatzen duten 159 herrialdeek fruiturik gabeko negoziazioetako 12 urteri eman diete amaiera. MMEk 2001ean abiatu zuten Dohako Erronda desblokeatzea lortu du; mundu mailako oztopo komertzialak murriztea da erakundearen helburuetako bat eta bide horretan jarraitzeko garrantzitsua da adostutako akordioa. Doha Qatarreko hiriburua da eta hor bertan hasi ziren negoziazioak, orain dela 12 urte.
Balin zenbait egun eman dituzte 159 herrialdeetako ordezkariek, eta azkenean aurrera atera dute: oztopo komertzialak murriztuko dira, ondareen zirkulazioa arinduko du akordioak eta 20 milioi lanponstu baino gehiago sortuko ditu. Halaber, garatzen ari diren ekonomiei erreztasunak emango dizkie subsidioez baliatzeko eta, ondorioz, elikagaien horniketa bermatzeko; azken arlo horretaz luze eztabaidatu dute goi-bileran zehar.
Elikagai-segurtasunaren sendotzea Indiak –besteak beste- zuen eskatuta, eta nazio bakoitzak nekazaritza-produktuak gordetzeko dituen eskubideen inguruko klausula berezi batean islatu dute. Estatu Batuek eta Europar Batasunak zalantzak zituzten klausula horren inguruan, nazioarte mailako merkataritzan izan zezakeen eraginarengatik. Gutxien garatuta dauden herrialdeek, euren aldetik, sarbide errazagoa izango dute garatuta dauden ekonomien zergarik eta kuotarik gabeko merkatuetara, euren garapena bultzatzeko.