Ekonomia -
Espainiako bankua
Hasi dira 10 euroko billete berriaren irteera prestatzen
2014an jarriko dute zirkulazioan, baina ordurako banketxe, garraio, makina... guztiak prestatu nahi dituzte, arazorik egon ez dadin.
Erredakzioa
Espainiako Bankuak jardunaldiak abiatu ditu bankuekin, diru garraiolariekin, ekoizleekin eta dirua hartzen duten makina ekoizleekin 10 euroko billete berriaren irteera prestatzeko. Billetea 2014ko udan jarriko dute zirkulazioan, eta oraindik ez dute horren irudirik zabaldu.
Lehenengo jardunaldiak Madrilen izan ziren, abenduaren 3an eta 10ean, eta aipatu kolektiboetako 180 ordezkarik parte hartu zuten.
Billetea kaleratzen den unean makina guztiak dirua onartzeko prest izatea du helburu Luis Maria Linde buru duen Espainiako Bankuaren helburua.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea