Ekonomia -
Erabakia
Standard & Poor's agentziak goreneko kalifikazioa kendu dio EBri
Europar Batasunak, ondorioz, AAA kalifikazioa galdu du, eta hemendik aurrera AA+ izango du. Dena dela, aldaketaren eragina bakarrik sinbolikoa izan liteke.
Erredakzioa
Standard & Poor's agentziak goreneko kalifikazio kendu dio Europar Batasunari; hemendik aurrera, ondorioz, EBren kalifikazioa AA+ izango da, orain arteko AAA maila galdu ostean. Dena dela, nahiz eta maila galtze horrek batzuetan mailegu bat eskatu edo zorpetzeko aukera garestitu, egia da kalifikazio berria ere oso sendoa dela oraindik; hortaz, baliteke aldaketaren eragina sinbolikoa baino ez izatea.
Agentziak ostiralean esan duenez, EBren kideak diren herrialdeen arteko aurrekontuen inguruko eztabaida handia dago erabakiaren atzean, eta kaudimena narriatzen ari dela ere hartu du kontuan.
Standard & Poor's agentziaren ustez, Europar Batasunerako aurreikuspena egonkorra da; ondorioz, ez du ematen erabakiak aldaketarik izango duenik.