Ekonomia -

2014ko aurrekontuak

Bilboko Udalak 2014ko aurrekontuak behin betiko onartu ditu

2014 urtean “bilbotarrek gero eta komunitate hobea, serioagoa eta solidarioagoa” osatzea eskatu du Azkunak

Iñaki Azkuna Bilboko udal taldearekin. Argazkia: EFE
Iñaki Azkuna EFe
Iñaki Azkuna Bilboko udal taldearekin. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udaleko osoko bilkurak 2014 urteko udal aurrekontuak behin betiko onartu ditu. Horiek, eta aurreko urtearekin alderatuz, %12,7ko igoera izango dute, 512,8 milioi euro guztira.

Gaurko bilkuran atzera bota dituzte Ikasbide Bentzarra Bizilagun Elkarteak eta Esaitek, Euskal Selekzioen Aldeko Iritzi Taldeak, aurrekontuei aurkeztutako bi alegazioak.

Lehen alegazio Bentazarra Bizilagun Elkarteak aurkeztu du eta Bilbao Ria 2000 elkarte publikoak auzoan egiteko duen lan bai egiten zion aipamena. EAJ taldeak emandako aurkako botoekin atzera bota dute. PP, EH Bildu eta PSEk aldeko botoa ematen dute. Bigarren alegazioak, Esaitek aurkeztutakok, euskal selekzioen ofizialtasunari bultzada emateko eskatzen zuen. Udaleko talde guztiek, EH  Bilduk ezik, aurkako botoa eman dute.

Bilkuraren ondoren, Iñaki Azkuna alkatea komunikabideen aurrean agertu da eta 2014an “bizitzari heltzea” eskatu du. “Bilbotarrek gero eta komunitate hobea, serioagoa eta solidarioagoa” osatzea nahi du Azkunak, 2012 eta 2013 “beldurgarrien” ondoren.

“2014 urtean arnas pixka bat hartu ahal izatea nahiko nuke, ez dakit kimu berdeekin edo horiekin”, gehitu du. “Jendea ilusionatu nahi dugu, zerbitzu hobea eskaini, eta batez ere, bilbotarrek eta mundu guztiak hats gehiago izatea”, azpimarratu du.

“Makroekonomiaz besterik ez gara ohartzen, baina mikroekonomiara heltzen zarenean, jendearen arazoen bihotzera, tragedia da”, adierazi du.

Azkunaren aburuz, “2012 eta 2013 urteak zikoitzak eta zekenak” izan dira eta herritarrek “une oso zailak bizi izan dituzte”. Beretzat osasun hobea eskatu du “bulegotik bilkurara oinez joan ahal izateko”. “Ez da loteriaren beharrik, jendeak irribarre egitea eta gozatzea baizik”, amaitu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea