Ekonomia -

Urtarrilean

LABek 'lan-harremanen kodea' eraikitzea proposatuko du erakundeetan

Ainhoa Etxaideren sindikatuak bilera sorta egingo du Euskadiko eta Nafarroako alderdi politikoekin urtarrilean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

LAB sindikatuaren esanetan, lan hitzarmen kolektiboak eta arauak galtzen ari dira, Rajoyren Gobernuaren erreformaren ondorioz. Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak esan du enpresek hitzarmen “indibidualak’ eskaintzen ari direla eta, egoerari aurre egiteko, “euskal kode propio” bat eratzea proposatuko die Hego Euskal Herriko erakundeei.

Izan ere, sindikatuak bilera sorta egingo du Euskadiko eta Nafarroako alderdi politikoekin urtarrilean.

Etxaideren hitzetan, Adegi elkartea lan-harremanen eredu berria eskatzen ari da, baina “eredu zaharra ezarriz”. “Soldaten jaitsiera eta beste lan-baldintzen murrizketara jotzen ari dira”, adierazi du.

LABek salatu duenez, enpresetan jabeek langileei hitzarmen “kaxkarrak” sinarazten dizkio, “beldurra zabalduz” eta hitzarmen kolektiboak edo arloko hitzarmenak “alde batera utziz”.

Izan ere, sindikatuak euskal lan-kodea defendatzen hasiko da 2014. urtean. Urtarrilean, hitzorduak eskatuko dizkie LABek alderdi politikoei, lan-baldintza propioen esparrua eraikitzeko eztabaida hasteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea