Ekonomia -

Argindarraren prezioa

Soria: 'Prezioa finkatzeko enkanteak hilero egitea aukera bat da'

Espainiako Industria, Energia eta Turismo ministroak adierazi duenez, Gobernua enkante elektrikoen sistema aldatzeko lanean ari da.

Jose Manuel Soria Espainiako Industria, Energia eta Turismo ministroa. Argazkia: EFE
Jose Manuel Soria Espainiako Industria, Energia eta Turismo ministroa. Argazkia: EFE
Jose Manuel Soria Espainiako Industria, Energia eta Turismo ministroa. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Manuel Soria Espainiako Industria, Energia eta Turismo ministroak larunbat honetan azaldu duenez, Espainiako Gobernua enkante elektrikoen sistema aldatzeko lanean ari da eta enkanteak hilero egitea aukera bat dela gaineratu du.

Estatuko Aldizkari Ofizialak (EAO) gaur publikatu du urtarrilaren 1ean abian jarriko den argindarraren tarifa berria. % 2,3 igoko da prezioa, eta 2014ko lehen hiruhilekoan izango da martxan. Espainiako Merkatuaren eta Lehiakortasunaren batzordeak azken enkantea bertan behera utzi zuen prozesuan irregulartasunak atzeman zituelako. Lehen hiruhilekotik aurrera begira Gobernua aztertzen ari den aukerez galdetuta, hilero enkantean egitea horietako bat dela adierazi du.

Soriaren esanetan, Energiaren Batzordea zena aspaldi hasi zen enkanteak hiru hilabetetik behin eginbeharrean segidan egiteko eskatzen. Horren harira, Gobernua enkanteak hilero edo modu gainjarrian egitea aztertzen ari da.

Atzo Ministro Kontseiluak argindarraren prezioa % 2,3 igotzea erabakitzea "interbentzionismoaren kontrakoa da", Soriaren arabera.

Eta 2014ko bigarren hiruhilekotik aurrera zer gertatuko den galdetuta, Gobernua enkante elektrikoen sistema aldatzeko lanean ari dela eta 2014ko lehen hiru hilabeteak trantsizio garaia izango direla nabarmendu du.

FACUAren ustez, "zentzugabekeria bat"

Ministroaren hitzei FACUA kontsumitzaileen federazioak eman die erantzuna. FACUAren ustez, "zentzugabekeria bat" izango litzateke enkante eletrikoak, berak proposatu duenez, hilero egitea. Federazio horretako bozeramaile batek EFEri adierazi dionaren arabera, argindarraren prezioa ezartzeko enkanteak erabiltzea, berez, "zitala" da, enpresa elektrikoei energiaren sortzearen benetako balioa isilean izateko aukera ematen baitie, eta, gainera, kontsumitzailea babesik gabe uzten baitu. Bere ustez, kalkulua egiteko beste prozedura bat erabili beharko litzateke eta Gobernuak erabat erregulatutako tarifaren sistema bat ezarri beharko luke.

FACUAren iritziz, Gobernuak koherentzia izan beharko luke: Soria ministroak azken enkantean manipulazioa egon ahal zelako aukera aipatu badu, ikerketa bat zabaldu beharko luke, enkante honen gainean ez ezik besteen gainean ere.

FACUAk, abenduaren 24an, Europako Batzordearen aurrean salatu zuen Gobernua; izan ere, euren ustez, argindarraren barne merkaturako arau komunak ez zeuden beteta, kontsumitzaileen babesa eta arrazoizko prezioak ez baitzituen bermatzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea