Ekonomia -

Abenduko KPI datuak

Inflazioak % 0,2an, inoizko tasa txikienean, bukatu du urtea

Hilabetetik hilabeterako tasari dagokionez, inflazioa % 0,1 igo da abenduan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontsumorako prezioen indizeak (KPI) % 0,2an bukatu du 2013. urtea, Espainiako Estatistika Institutuak (INE) jakinarazi duenez.

Inflazioaren datu hau urtarrilaren 15ean baieztatu beharko dute, eta urtetik urterako tasa txikiena da 1961. urtetik.

Hilabetetik hilabeterako tasari dagokionez, inflazioa % 0,1 igo da abenduan.

Azaroan, bi hamarren igo zen inflazioa, eta, urrian, % 0,1 jaitsi zen.

2012ko abenduan, KPIa % 2,9 igo zen; 2011n % 2,4 eta 2010ean % 3.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea