Ekonomia -

Gipuzkoako adinekoen egoitzak

Aldundiak ez zuen Adegiren negoziazioa eragotzi, Fiskaltzaren arabera

Fiskaltza Gipuzkoako Aldundiaren alde agertu da, eta erakunde publikoak Gipuzkoako patronalak lan hitzarmena negoziatzeko duen eskubidea urratu ez zuela uste du.

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia. Artxiboko irudia: EiTB
Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia. Artxiboko irudia: EiTB
Gipuzkoako Aldundia eta Adegi patronala aurrez aurre dira, berriro

1:13

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fiskaltza Gipuzkoako Foru Aldundiaren alde agertu da, eta Adegi patronalak adinekoen egoitzen 4.200 langileen hitzarmena negoziatzeko duen eskubidea urratu ez zutela uste du.

Epaiketa goizean egin dute. Epaia "datozen egunetan" plazaratuko dutela iragarri du Garbiñe Biurrun EAEko Auzitegi Nagusiko Gizarte Arloko Aretoaren presidenteak. ELA, LAB, CC OO eta UGT sindikatuek eta Aldundiak prozeduraren inguruan dituzten zalantzak ebatziko dituztela erantsi du.

Demanda 2013ko azaroaren 21ean aurkeztu zuen Adegik. Aldundiaren hitzarmen proposamena bertan behera utzi nahi zuen patronalak. Bilduren Gobernuak adinekoen egoitzetako langileen baldintzak hobetzeko 8,2 milioi euro bideratu zituen.

Gainera, Adegik Aldundiari 187.000 euroko kalte-ordaina eskatu zion auzi-eskean.

Aldundiaren proposamenak erakunde publikoa "langileen alde" jarri dela demostratzen du, Adegiko abokatuaren esanetan. Bilduren "jarrera politikoarekin koherente" izan dira, baina proposamena "legez kanpokoa da", erantsi du abokatuak, patronalari negoziatzea eragotzi ziolako.

"Inori ezer" inposatu ez ziola ziurtatu du Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak. Maria Angeles Montes fiskalaren arabera, proposamenarekin erakunde publikoak ez zuen Adegiren negoziazio eskubidea urratu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea