Ekonomia -

Bi milioiko inbertsioa

Onduline enpresak produkzio lerro berria martxan jarri du Gallartan

Lantokiak bere produkzio ahalmenaren %100ean lan egingo du aurrerantzean. Enpresak aldi baterako enplegu erregulazioko bi espediente gainditu ditu.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Ondulinek Bizkaiko meatzaldean duen lantegian lerro berria zabaldu du

1:27

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Onduline enpresak Gallartan (Bizkaia) duen lantegiaren produkzio lerro berria inauguratu dute ostegun honetan. Martxan jartzeak bi milioi euroko inbertsioa eskatu du, eta lantokiak bere produkzio ahalmenaren %100ean lan egingo du aurrerantzean.

El Campillo industrialdean egin den inaugurazio ekitaldian izan dira, besteak beste, Imanol Pradales Bizkaiko Ekonomia Sustatzeko diputatua, Estibaliz Hernaez Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun sailburuordea eta Jean Noël Fourel Onduline enpresako munduko arduradun nagusia.

Aipatu bezala, bi milioi euro inguru inbertitu behar izan dira fibroasfaltoko plakak produzituko dituen lerro berri hau abiarazteko, eta, hari esker, lantegiak bere produkzio ahalmen osoan lan egin ahal izango du.

Zalantzak eta lana erregulatzeko txostenak

Horrela, bere arduradunek adierazi dutenez, "atzean geratu da eraikuntzaren sektoreak bizi duen eta Ondulinen ere eragina izan duen krisialdiaren ondoriozko bi urteko zalantza aldia".

Bitarte horretan, enpresak aldi baterako enplegu erregulazioko bi espediente gainditu ditu, eta, "are gehiago, taldeko munduko zuzendaritza enpresaren etorkizun hurbila zalantzan jartzera ere heldu zen".

Produkzio lerro berria abiaraztearekin batera, "bultzada berria" eman zaio eraikuntzako materialak fabrikatzen dituen enpresa honi. Fibroasfaltoklo plaken % 70 Europa, Amerika eta Asiako zenbait herrialdetara esportatzen du Gallartako lantegiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea