Ekonomia -

Azpiegiturak

Hegaldi desbideratuak Forondan lurreratu ahal izatea eskatu du Oregik

Jaurlaritzak Gasteizko aireportuaren "funtzionaltasuna" berreskuratzea eskatu dio Sustapen Ministerioari.

Forondako aireportua. EFE
Forondako aireportua. EFE
Forondako aireportua. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ana Oregi Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak eguraldiaren ondorioz beste aireportuetan desbideratutako hegaldiak Forondan (Araba) lurreratu ahal izatea eskatu dio gaur Espainiako Gobernuko Sustapen Ministerioari.

Ana Pastor ministroari igorritako gutun batean, Oregi "oso kezkatuta" agertu da, Gasteizko aireportua egunean 12 ordu baino ez dagoelako irekita.

Sailburuak gogorarazi duenez, azken asteetan haizete handiak izan dira, eta, ondorioz, hainbat hegazkin ezin izan dira Loiuko (Bilbo) aireportuan lurreratu. Horren aurrean, Noainera edo Biarritzera bideratu behar izan dituzte, "Foronda itxita zegoelako".

"Forondak funtzio hori egin dezake arazorik gabe, ordutegia murriztu baino lehen egiten zuen bezala", nabarmendu du Oregik.

Horrenbestez, Jaurlaritzak "Forondaren funtzionaltasuna" berreskuratzea eskatu dio Sustapen Ministerioari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea