Ekonomia -
KPI, abenduko datuak
Urtea % 0,6ko inflazioarekin bukatu da EAEn
Azaroko datuekin alderatuta, prezioek % 0,1 egin dute behera EAEn.
Kontsumorako prezioen indizeak (KPI) % 0,6 egin du gora 2013. urtean Euskal Autonomia Erkidegoan, Espainiako Estatistika Institutuak (INE) jakinarazi duenez. Hori dela eta, Kantabriarekin batera, tasarik altuena duen erkidegoa da EAE.
Azaroko datuekin alderatuta, prezioek % 0,1 egin dute behera EAEn abenduan.
Nafarroan inflazioak aldaketarik gabe amaitu du 2013a.
Espainian, berriz, inflazioak puntu bat egin du gora abenduan, eta 1961etik lortutako tasa txikienarekin (% 0,3) itxi du urtea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea