Ekonomia -

Epaiketa

Berra zaharren egoitzako 18 langileren kaleratzea baliogabe utzi dute

ELA sindikatuak “lan-tirania uzteko eta legezkotasunera itzultzeko” eskatu dio zaharren egoitza kudeatzen duen SAR Quavitae enpresari

Gipuzkoako zharren egoitzek egindako greba. Artxiboko irudia
Zaharren egoitzen gatazka
Gipuzkoako zharren egoitzek egindako greba. Artxiboko irudia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako epaitegi batek Gipuzkoako hiriburuko Berra zaharren egoitzako 18 langileren kaleratzea baliogabe utzi du, ELA sindikatuak jakitera eman duenez. Sindikatuak “lan-tirania uzteko eta legezkotasunera itzultzeko” eskatu dio zaharren egoitza kudeatzen duen SAR Quavitae enpresari.

Ohar batean gogoratu duenez, joan den urteko azaroan Lan arloko epaitegiak kalte-ordain “altuak” ordaintzera zigortu zuen SAR Quavitae enpresa oinarrizko bi eskubide urratzeagatik: greba eskubidea eta sindikatu-askatasuna.

Sindikatuak dioenez, Berra zaharren egoitzan izandako “mehatxu” eta “derrigortzeak” Adegiren baitan, Gipuzkoako egoitzek lan erreformaren aurrean lortutako akordioak sortzen duen frustrazioaren erakusle dira.

“Berrako langileek hilabete gogorrak bizi izan dituzte, eta denbora horretan ezegonkortasuna eta umiliazioa nagusi izan dira. Denbora horretan egoera horrekin amaitzen eta konponbideak bilatzen saiatu da ELA, Gipuzkoako zaharren egoitzen %96an izan den moduan”, nabarmendu du sindikatuak.

Gipuzkoako zaharren egoitzen gatazkak Berra eta Villa Sacramento zentroetan jarraitzen du. SAR Quavitae enpresak kudeatzen ditu bi egoitzak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea