Ekonomia -

Ekarpen subordinatuak

Eroskiko ekarpenen kontrako epaiketa hasiko da asteartean Bilbon

Kaltedunen elkarteek aste honetan Eroskik egindako eskaintza baztertu dute. % 30 kitatzea, % 15 eskudirutan ordaintzea eta % 55a Eroskiren 12 urterako bonuen truke aldatzea proposatzen du Eroskik.

Kaltedunek egindako protesta ekitaldi bat. ArgazkiA: EiTB
Kaltedunek egindako protesta ekitaldi bat. ArgazkiA: EiTB
Hasi da Eroskiren ekarpen subordinatuen aurkako epaiketa

0:50

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Merkataritza arloko epaitegian asteartean hasiko da Adicae banku, kutxa eta aseguru erabiltzaileen elkarteak Eroskiko finantza-ekarpen subordinatuen kontra jarritako auzi-eskea argitzeko epaiketa.

Urrian ezarri zuten epaiketaren data, eta aste honetan Eroskik kaltedunei proposamena egin badie ere, ez dirudi epaiketa bertan behera geldituko denik, izan ere, kaltedunen elkarteek proposamena atzera bota dute. Proposamen horren arabera ekarpenaren % 15 eskudirutan jasoko lukete bezeroek, eta beste % 55a, berriz, 12 urterako bonuetan. Ondorioz, % 30eko kita egongo litzateke.

Adicae elkarteak auzi-eske kolektiboa aurkeztu du Eroskiko finantza-ekarpen subordinatuak erosi zituzten 71 kontsumitzaileren izenean. Litekeena da asteartea aurretik 71 horietakoren batek salaketa atzera botatzea eta Eroskiren eskaintzea onartzea edota epaiketaz kanpoko akordioren bat lortzea.

Adicaek publizitate engainagarria egitea egotzi dio Eroskiri eta BBVA finantza erakundeari ekarpenen kontratuak bertan behera uztea, eta, ondorioz, bezeroei dirua itzultzea eskatzen dio.

Epaiketako lehenengo egunean, prozesuko sustatzaileetako bost pertsonak lekuko gisa deklaratuko dute eta segidan BBVAko bi bulegotako zuzendariek eta auzi-jartzaileen artean ez dauden bost kaltedunek hitz egingo dute.

Auzitara eraman dituzten erakundeen ordezkari legalek eta kudeatzaileek ere hitz egingo dute goizean. Hurrengo egunean, alde guztiek beren ondorioak plazaratuko dituzte eta auzia epaiaren zain geldituko da.

Fiskaltzak ez du gaiaz ezer esan, eta urrian adierazi zuen epaiketa arte ez zuela bere jarrera argituko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eroski azken ordukoak Epaiketak bideoak