Ekonomia -
Lana erregulatzeko txostena
Coca-Colak ez ditu Galdakaoko eta Añorgako lantegiak itxiko
Konpainiak 1.250 langileri eragingo dien lana erregulatzeko txostena proposatu du. Estatu osoko enpresetan 700 langile baino gehiago kaleratu eta ia 500 langile berriro kokatu nahi ditu zuzendaritzak.
Erredakzioa
Coca-Cola Iberian Partners konpainiak 1.250 langileri eragingo dien lana erregulatzeko txostena proposatu du. Estatu osoko enpresetan 700 langile baino gehiago kaleratu eta ia 500 langile berriro kokatu nahi ditu zuzendaritzak. Gainera, zenbait lantegi itxi nahi ditu, baina Galdakaoko (Bizkaia) eta Añorgako (Gipuzkoa) botilaratzeko fabrikak ez ditu egitasmo horretan sartu.
Sindikatuetako iturriek jakitera eman dutenez, Asturias, Palma, Alacant eta Madrileko lantegiak ixtea planteatu du Coca-Colak. Konpainiako eta sindikatuetako ordezkariak Madrilen bildu dira gaur negoziazio mahai osatzeko. Aurreneko bilera datorren asteartean egingo dute.
Asturbega (Asturias), Cobega (Palma), Colebega (Alacant) eta Casbega (Fuenlabrada, Madril) lantegiak itxi nahi ditu zuzendaritzak.
Kontsulten epea otsailaren 21era arte luzatuko da. Horrela, Coca-Cola Coruña, Galdakao, Añorga, Bartzelona, Malaga, Sevilla, Santa Cruz eta Valentziako lantegiekin geratuko da.