Ekonomia -

Akordioa

PPk eta EAJk Gasteizko Udaleko aurrekontuak adostu dituzte

Bigarren urtez jarraian lortu dute akordioa bi alderdiek.

Javier Maroto Gasteizko alkatea eta Gorka Urtaran EAJko bozeramailea. EFE
Javier Maroto Gasteizko alkatea eta Gorka Urtaran EAJko bozeramailea. EFE
Javier Maroto Gasteizko alkatea eta Gorka Urtaran EAJko bozeramailea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PPk eta EAJk Gasteizko Udalaren aurtengo aurrekontuak adostu dituzte, bigarren urtez jarraian. Hori dela eta, 'popularrek' 349 milioi euro kudeatu ahal izango dituzte, gutxiengoan agintzen ari badira ere.

Akordioa Gorka Urtaran EAJko bozeramaileak iragarri du gaur. Horren esanetan, PPk jeltzaleen proposamen gehienak onartu ditu, eta horrek 25 milioi euro berriz bideratzea ekarriko du.

EAJk baztertu egin zuen PSE-EEk eta Bilduk adostutako aurrekontu proposamena.

Duela hilabete, gainera, jeltzaleek Arabako Aldundiko aurrekontuak ere babestu zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea