Ekonomia -

Neurria

Argentinarrek dolarrak eros ditzakete dagoeneko

Gobernu argentinarrak baieztatu egin du dolarrak erosteko baimena luzatuko duela; baina, ohartarazi duenez, zigorrak ezarriko ditu pesoak balioa galdu ondoren prezioek gora egiten badute.

Dirua aldatzeko bulego baten irudia, Buenos Airesen. Argazkia: EFE
Dirua aldatzeko bulego baten irudia, Buenos Airesen. Argazkia: EFE
Dirua aldatzeko bulego baten irudia, Buenos Airesen. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Axel Kicillof Argentinako Ekonomia ministroak gaur, astelehena, adierazi duenez, hiritarrek dolarrak erosteko baimena "luzatuko" dute, eta Gobernuak zigorrak ezarriko ditu pesoak balioa galdu ondoren sektore nazionalek prezioetan gehiegikeriak eginez gero.

Ministroaren arabera, dolarrak erosteko baimen partzialak "luze joko du, hilabetekoa izango da, soldataren araberakoa, eta azkenaldian dolarrak erosi ezin izan dituztenei zuzenduta dago".

Argentinako kate publiko batean egindako elkarrizketa batean, Kicillofek gaineratu du Gobernuak kontrolak egin eta zigorrak ezarriko dituela, sektore nazionalek prezioak arrazoirik gabe igotzen badituzte.

Ministroak adierazi duenez, "merkatariren batek balioa % 16 jaitsi delako prezioak igotzen baditu gezurra esango du, ekonomian inportatutakoa % 30ekoa delako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea