Ekonomia -

Bilera Bruselan

De Guindosek, kazetariei: 'Hau harrigarria da; popatik hartzera!'

Ekonomia ministroak purrustada bota du, haserre, Eurotaldearen bilerara heldu eta kazetarien galderei erantzun ondoren.

Modu txarrean erantzun dio De Guindos ministroak kazetari bati

0:28

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luis de Guindos Ekonomia eta Lehiakortasun ministroak haserrea agertu du astelehen honetan Bruselan, Eurotaldearen bilerara sartu aurretik kazetariek egindako galderei erantzun ondoren. "Harrigarria da", esan du, kazetariek zergen inguruan itaundu ostean.

"Hau harrigarria da; popatik hartzera!", esan du ministroak, kazetarien galderei erantzun eta eraikinaren barrualdera sartu denean. Europar Batzordeko ikus-entzunezko zerbitzuetako kamerek grabatu dute unea.

De Guindosen hitzak jasotzen zituzten irudiak zerbitzu horren webgunean egon dira eskuragarri, baina, gero, kendu egin dituzte, Espainiako ordezkaritzak eskatuta. Diplomazia iturriek Efe agentziari azaldutakoaren arabera, solasaldi pribatu bat ez kaleratzeko "araua" hautsi egin dute irudi horiek argitaratuta.

Gaurko bileran Eurotaldeak Espainiari erreforma gehiago eskatu eta erreforma fiskalaren inguruko galderak egingo ote dizkion, eta BEZaren eta gasolinaren balizko igoera baten inguruan galdetu diote ministroari, eta galdera horiek eragin dute Espainiako Gobernuko ministroaren haserrea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea