Ekonomia -

Dekretua

Langile publikoen urteko lanaldia 1.614,5 ordukoa izango da

Jaularitzak onartu duen dekretuan zehazten denez, Euskal Herriko Administrazioko langileek 4 egun librerako eskubidea izango dute.

Josu Erkoreka, Eusko Jaurlaritzako bozeramailea. Artxiboko irudia
Josu Erkoreka
Josu Erkoreka, Eusko Jaurlaritzako bozeramailea. Artxiboko irudia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak ia 70.000 langile publikoren urteko lanaldia zehazten duen dekretua onartu du. Euskadiko Herri Administrazioko langileen urteko lanaldiak 2013ko ordu berak izango ditu 2014an: urteko 1614,5 ordu. Aldi baterako ezintasun kasuetarako eta baimen jakin batzuetarako ordainsariak eta borondatezko hobekuntzak onartzen dituen dekretua ere onartu du Jaurlaritzak.

2013 urte bitartean, langile publikoen urteko lanaldia 1.592 ordukoa zen. Iaz, kopuru hori handitu egin zen eta 1.614,5 ordutan zehaztu zen. Jaurlaritzak azaroan iragarri zuen 2014 urtean ere igoera mantentzeko asmoa, sindikatuak aurka agertu arren.

Urteko ordu kopuruari norberak hartzeko egunak, lan-ordutegiaren barruan funtzionarioen eskubideko atseden-guneak, bestelako baimenak... kendu behar zaizkio. Ildo horretatik, Euskal Herriko Administrazioko langileek 4 egun librerako eskubidea izango dute, 2013an baino bat gehiago; guztira 30 ordu urtean.

Urteko ordu horiek asteko lanaldian zer-nola banatuko diren eta langileek zer ordutegi izango duten Euskadiko Herri Administrazioko mahai sektorialetan negoziatu beharko da.

Ordainsarien inguruko dekretua

Gobernu Batzordeak sektore publikoan diharduten langile publikoen aldi baterako ezintasun kasuetarako eta baimen jakin batzuetarako ordainsariak eta borondatezko hobekuntzak onartzen dituen dekretua ere onartu du.

Lehen egunetik hirugarren egunera, % 50 kobratuko dute beti langileek. Gaur egun, lehen bajan bakarrik kobratzen dute hori.

Laugarren egunetik hogeigarren egunera, % 75 kobratuko dute eta hogeita batgarren egunetik aurrera, % 100. Soldata osoa jasoko dute baita ere ondorengo kasuetan: ospitaleratzea edo ebakuntza kirurgikoan, erditzean, adopzioan, aitatasun eta amatasun bajetan eta antzerako beste egoera batzuetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea