Ekonomia -

Datu ekonomikoak

Espainiako ekonomia % 0,3 hazi zen 2013ko laugarren hiruhilekoan

Esportazioek ezin izan zituzten barne ekonomiaren datu negatiboak hobetu, eta urte osoko hazkundea % 1,2 erori zen.

Espainiako Bankuaren aurrealdea, Madrilen. EFE.
Espainiako Bankuaren aurrealdea, Madrilen. EFE.
Espainiako Bankuaren aurrealdea, Madrilen. EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatistikaren Institutu Nazionalak 2013ko azken hiruhilekoan Espainiako ekonomiaren hazkundea baieztatu du. % 0,3 hazi dela esan du, eta hirugarren hiruhilekoan hazitakoa (% 0,1) baino bi hamarren gehiago hazi dela jakinarazi du. Orain arte puntu bakarra hazteko joera zuen.

Azkeneko hiruhilekoan izandako hazkundeak, ordea, ez du urte osoko % 1,2ko erorketaren datu negatiboa hobetzen lagundu. Barne ekonomia % 2,8 erori izana egin du joera horren erantzule Estatistikaren Institutu Nazionalak, eta esportazioek izandako emaitza onek ezin izan dute joera negatiboa hobetu. Esportazioen zabalkundea eta inportazioen egonkortasuna nabarmendu ditu datuak azaltzean.

2013an ekonomiak izan duen % 1,2ko uzkurtzeak, ordea, lau hamarrenetan hobetu du 2012ko datua (% -1,5).

Espainiako ekonomiaren laugarren lauhilekoaren tasa (% -0,1) hirugarrenekoa baino puntu bat handiagoa (% -1,1) da, eta, beherako joera aurkeztu zuten hiru lauhileko ostean, tasa positiboetara gerturatzen da orain.

Estatistikak azaldutako datuek joan den astean Espainiako Bankuak emandako datuekin bat egiten dute. Hala ere, laugarren lauhilabeteko hazkunde ekonomikoaren datu zehatzak datorren otsailaren 27an ezagutuko dira. Oraingoz, 2013an Espainiako ekonomiak "hazkunde mailakatua" erakutsi zuela adierazi dute, eta honek 2011 hasierako atzeralditik ateratzen lagundu duela.

Merkatuen eta finantzen tentsioen baretzeari kanpo finantzaketaren fluxuak eta lan merkatuan jarritako konfiantzaren eta portaeraren hobekuntzak batu izanak eragin dute hobekuntzarako joeran.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea