Ekonomia -
BPG
Goicoecheak Nafarroa atzeralditik atera dela berretsi du
Nafarroako barne produktu gordina % 0,3 hazi da 2013ko azken hiruhilekoan. Urteko datuak, baina, % 1,3 egin du behera.
Erredakzioa
Lourdes Goicoechea Nafarroako Enplegu kontseilariak azaldu duenez, litekeena da urtearen lehen erdia urte arteko datu positiboetara itzultzea. 2014 osoan % 0,6ko hazkundea espero du. Hazkunde hori ez da barne kontsumotik etorriko, esportazioen bultzadatik baizik.
Goicoecheak esan du indarra hartzen ari dela euroguneko ekonomia, eta horri esker hara produktu gehiago esportatu ahal izango dituzte Nafarroako industriek. 2012ko hondoratzearen ondoren, azken hilabeteotan berriro gorantz egin dute esportazioek.
Kontseilariak nabarmendu du krisia duela sei urte hasi zenetik Nafarroak datu hobeak eman dituela Espainiak baino. Zehazki, Nafarroaren 2013ko azken hiruhilekoaren BPGa 2007ko epe horretakoa baino % 1,5 txikiagoa da; Espainiaren kasuan, % 6,6 txikiagoa da.