Ekonomia -

Bilbo

Funeraria Bilbaína enpresak ingurumen-araudia betetzen du

Errausketa-labe hau 2011 urtearen hasieran jarri zuten martxan, eta Eusko Jaurlaritzak abenduaren 29an zortzi urteko eperako baimen berria eman zion.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ana Oregi Ingurumen sailburuak astearte honetan azaldu duenez, Funeraria Bilbaína enpresak "ingurumen-araudia betetzen du eta inguruko aire-kalitatean ez du eraginik".

Oregi Eusko Legebiltzarreko Ingurumen batzordean izan da arratsaldean, eta Bilboko hirigunean dagoen ehorztetxe horri buruzko xehetasunak eman ditu.

Ingurumen Sailak instalazio horri buruzko sei txosten egin ditu, eta proba baten ere "ez da kontaminazio atmosferikoagatik kalterik egin dezakeen eraginik erregistratu", Eusko Jaurlaritzak ohar baten bidez jakitera eman dutenez.

Errausketa-labea 2011. urtearen hasieran jarri zuten martxan, eta Eusko Jaurlaritzak zortzi urteko eperako baimena eman zion abenduaren 29an. Urte horietan are gehiago neurtu beharko ditu emisioak, horiek neurtzeko mugak zorrotzagoak baitira orain, legedia aldatu ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea