Ekonomia -

Lan gatazka

TV3ko zuzendariak eraikinetik atera dira 12 orduko protestaren ondoren

Brauli Duart CCMAko presidentea eta Eugeni Sallent TVCko zuzendaria bulego batean hamabi orduz izan dira, 200 bat langile elkarretaratzea egiten zuten bitartean.

TV3 telebistako langileak Sant Joan Despin. Argazkia: EiTB
TV3 telebistako langileak Sant Joan Despin. Argazkia: EiTB
TV3ko zuzendariak irten dira San Joan Despitik

0:34

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

TV3eko langileek hamabi ordu baino gehiagoko elkarretaratzea egin zuten atzo, bulego baten aurrean. Kataluniako Ikus-entzunezko Komunikabideen Korporazioko (CCMA) presidentea Generalitateko telebistaren arduradunekin bildu da bulego horretan. Dagoeneko zuzendari guztiak aretotik atera dira, baina enpresa-batzordearen lankidetza beharrezkoa izan da.

TV3 telebistak jakitera eman duenez, langileek zuzendarien irteera eragotzi dute Kataluniako telebistaren egoitzan. Soldaten murrizketaren aurka protesta egiten ari ziren.

Horrela, Brauli Duart CCMAko presidentea eta Eugeni Sallent TVCko zuzendaria izan dira bileraren aretotik atera diren azken zuzendariak, sindikatuetako iturriek azaldu dutenez.

Zuzendaritzak jakitera eman duenez, CCMAko arduradunek 11:00etan hasi dute bilera eta langileen presioagatik ezin dira atera. Langileek, ordea, ez dituztela zuzendariak atxiki azpimarratu dute, eta edozein momentuan ateratzeko aukera izan dutela nabarmendu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea