Ekonomia -

Lan gatazka

ELA eta LAB sindikatuek Lanbiden greba deitu dute otsailaren 17rako

Helburua euskal enplegu zerbitzuak duen 200 bitarteko langile "kaleratzeko" asmoa salatzea da.

ELA eta LAB sindikatuek Lanbiden greba deitu dute otsailaren 17rako. EiTB
Lanbide
ELA eta LAB sindikatuek Lanbiden greba deitu dute otsailaren 17rako. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA eta LAB sindikatuek greba deitu dute Lanbiden otsailaren 17rako euskal Enplegu Zerbitzuak 200 bitarteko langile "kaleratzeko" asmoa duelako, geroago horietako 150 inguruk aldi baterako programen bitartez ordezkatzeko.

Bi sindikatuetako ordezkariak Gasteizeko Eusko Legebiltzarreko egoitzan bildu dira gaur goizean, "Lanpostu publikoaren defentsan. Despidorik ez" lelopean, Lanbideko Lanpostuen Harremana negoziatu behar zuen mahaiaren bilera zela eta.

ELAtik jakitera eman dutenez, Lanbide 2011eko urtarrilaren 1etik transferituta dago, eta, ordutik ez du Lanpostuen Harremanik. "Kaleratzeez gain, langileen erdiari soldata jaitsi zaie, derrigorrezko lekualdaketak daude eta ez da lehiaren transferentzien dekretua errespetatzen. Penagarria", azaldu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea