Ekonomia -

Hitzarmen kolektiboa

CCOO: 'Afiliatuei errentagarritasun handiagoa atera nahi die ELAk'

Unai Sordok hitzarmen kolektiboaren inguruan CCOOk aurkeztutako proposamena izan du hizpide Nueva Economiak antolatutako hitzaldian.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Unai Sordo CCOOko idazkari nagusiaren hitzetan, ELAk langileentzat eskubide orokor "gutxiago" izatea nahi du, horrela "afiliatuen kopuruari errentagarritasun handiagoa ateratzeko". "Sindikatuen jarduerari etekina atera nahi diote", esan du.

Nueva Economiak antolatutako gosari informatiboan izan da gaur Sordo. Bertan, CCOOk hitzarmen kolektiboaren negoziazioa "berpizteko" iragan astean egin zuen proposamena izan du hizpide. ELAk eta LABek ez dute ekimen horretan parte hartuko. Proposamen horren baitan, patronala eta sindikatu guztiak bildu nahi ditu CCOOk. "Zilegi da CCOOk ahalik eta agertoki gehien aztertzea", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea