Ekonomia -
Diagnostikoa
Kupoaren ezberdintasunei konponbidea ematea espero du Montorok
Eusko Jaurlaritzarekin Kupoaren inguruan dituzten ezberdintasunak "elkarrizketa giro onarekin" konpontzea espero du.
Cristobal Montoro Ogasun eta Administrazio Publikoen ministroak esan duenez, "elkarrizketa giro onarekin" Eusko Jaurlaritzarekin Kupoaren inguruan dituzten ezberdintasunak konponduko dituzte. Jakinarazi duenez, urtearen bigarren erdian ekingo diote gai horri, autonomien finantziazioaren baitan.
Ministroak adierazi du oso garrantzitsua dela testuinguru horretan egitea, "izan ere, Espainiako hiritarrek jakin behar dute zerbitzu publiko berak jasoko dituztela toki ezberdinetan bizi diren arren". "Hori oinarrizkoa da", gaineratu du.
Eusko Jaurlaritzarekin legegintzaldi hasieratik hitzegiten duela azaldu du Montorok eta "aukera handia" dagoela finantziazio autonomiari esker, "ez bakarrik ekonomiari dagokionean, baita politika eta kohesio sozialari dagokionean ere". Euskadiren kasuan Kupoa "berrikusi" nahi dutela aitortu du.
"Negoziazioa espiritu irekiarekin hartzea animatzen ditut guztiak, baina oraindik garaiz gabiltza. Ez gaude horretan. Aurretik, zerga-erreformarekin hasi behar gara eta gero autonomien finantziazioan eta Kupoaren berritzean sartuko gara", gaineratu du.
"Zerga bidezkoagoak"
Horrela, Euskal Enpresarien Zirkuluan izan da Montoro eta Espainiako zein Euskadiko ekonomiari buruz aritu dira: "positiborako eboluzioa" dute, bere ustez.
"Hazteko ahalmenean hobekuntza" eta ekonomiaren finantziazioa goraipatu ditu. Horrela, defizit publikoaren murriztea "faktore garrantzitsua" da, hornitzaileen plana legez, bihar hasten dena azken fasean.
Azkenik, eta zerga-erreformari dagokionean, aditu batzordeak lanean jarraitzen duela esan du eta "denboran eta forman" prest egongo dela, zerga "bidezkoagoak eta eraginkorragoak diru bilketari dagokionean".