Ekonomia -

Egurra

Egoinek Holtza erosi eta langile-kopurua bikoiztuko du lau urtean

Estatuan egurrez egindako eskolarik handiena egingo dute Katalunian. Euskadiko egurrarekin eraikiko dute.

Egoinek egindako egurrezko etxebizitza. Argazkia: EITB
Egoinek egindako egurrezko etxebizitza. Argazkia: EITB
Egoinek egindako egurrezko etxebizitza. Argazkia: EITB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Egoin enpresak egurrezko eraikinen ingenieritza, fabrikazio eta muntaia lanak egiten ditu eta Holtza taldea erosi du. Eusko Jaurlaritzaren laguntza izan du horretarako, Gauzatu egitasmoaren bitartez. Datorren lau urteotan langile-kopurua bikoizteko asmoa du.

Arantza Tapia Garapen Ekonomikorako eta Lehiakortasunerako sailburuak jakinarazi du Egoinek Holtza taldea (Legution dute egoitza) erosi duela. Esan duenez, egurraren sektorea finkatuko da operazio horri esker. "Pinus Radiata" delakoa lehengai moduan hartuta. Horrela, erabiltzen duten egurraren %90 bertakoa da.

Enpresa horrek Estatuan egurrez egindako eskolarik handiena egingo du Katalunian. Euskadiko egurrarekin eraikiko dute.

58 langile ditu, Edinburgeko eta Biarritzeko delegazioak tartean eta 30 gehiago hartzen ditu muntaia-lanetarako. Datorren lau urteotarako plan estrategikoak, Holtza eskuratu ostean, langile-kopurua bikoiztea aurreikusten du.

Enpresako zuzendaritzak esan duenez, krisi-ekonomikoa dagoen arren, azken urteotako fakturazioa mantentzea lortu dute, baita enpresaren egitura eta langile-kopurua mantentzea ere. "Berrikuntza gaitasuna eta Estatuko merkatuan lider izanda" lortu omen dute hori. 2013an, esportazioen fakturazioak bolumen osoaren %50 hartu du.

Merkatuaren perspektiba onak direla eta, produktuaren ahalmenarekin batera, gaur egungo ekoizpena handitzea behar dute eta Ean dituzten instalazioak "mugara" heldu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea