Ekonomia -

Lan-istripua

Langile bat hil da Nervacero enpresan, Trapagaranen

Lankidearen heriotzaren aurrean enpresa batzordeak 24 orduko lanuztea abiatu du gaur eguerdiko 14:00etan. LAB sindikatuak bat egiten du lanuzte honekin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langile bat (47 urte ditu) hil da Nervacero enpresan, Trapagarenen (Bizkaia), lan-istripu batean, LAB sindikatuak jakitera eman duenez.

Lankidearen heriotzaren aurrean enpresa batzordeak 24 orduko lanuztea abiatu du gaur eguerdiko 14:00etan. LAB sindikatuak bat egiten du lanuzte honekin, eta bere atxikimendua eman nahi izan dio komiteak bihar goizeko 11:30ean deitu duen mobilizazioari ere.

Nervaceroko jazoerarekin dagoeneko 2014an Euskal Herrian gutxienez 9 langile hil dira: 2 Araban, 3 Bizkaian, 2 Gipuzkoan eta 2 Nafarroan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trapagaran argazkiak