Ekonomia -
Katalunia
2012ko aparteko ordainsariaren zati bat jasoko dute hiru mossok
Neurriak bidea irekitzen du Generalitateko gainerako langile publikoek ere kobra dezaten.
Erredakzioa
Kataluniako Gobernuak 2012ko Gabonetako ordainsariaren zati bat ordainduko die Esquadra Mossoetako hiru agenteri. Neurriak bidea irekitzen du Generalitateko gainerako langile publikoek ere kobra dezaten.
Bertako iturriek azaldu dutenez, epai batek hiru agenteen alde egin zuen urrian. Erabakia "irmoa" da, eta, ondorioz, ordainketa egitea agindu du Generalitateak. Aste honetan kobratuko dute aparteko ordainsariaren zati hori.
Funtzionarioek auzitegian salatu zutenez, Gabonetako ordainsaria 2012ko uztailaren erdialdean utzi zuten bertan behera eta, ordurako, aparteko ordainsari horri zegozkien hainbat lanegun eginda zituzten.