Ekonomia -

Estatistika Institutua

Espainiako ekonomiak % 0,2ko hazkundea izan zuen azken hiruhilekoan

Kontsumo pribatuaren eta inbertsioaren gorakaden ondorioz gertatu da azken hiruhilekoko hazkundea.

2013ko azken hiruhilekoan Espainiako BPG 0,2 hazi zen

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako ekonomiak % 0,2ko hazkundea izan zuen 2013. urteko azken hiruhilekoan, Espainiako Estatistika Institutuak kaleratutako datuen arabera. Horrez gain, iaz Barne Produktu Gordina % 1,2 jaitsi zela eman dute jakitera.

Kontsumo pribatuaren eta inbertsioaren gorakaden ondorioz gertatu da azken hiruhilekoko hazkundea. Esportazioek ere % 0,8ko igoera izan zuten urteko azken hiru hilabeteetan, aurrekoan baino bi hamarren gehiago.

Nahiz eta azken hiruhilekoan Barne Produktu Gordinaren igoera izan, urtez urteko datuetan ez du eraginik izan.

Enplegua ere % 1,6 jaitsi da, aurreko urteko datuekin alderatuta, eta 2013an, gutxi gorabehera, 265.000 lanpostu suntsitu ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea