Ekonomia -

Legebiltzarra

Jaurlaritzak lan eredu berri 'propioa eta aurreratua' babestu du

Hasiera batean, lan harremanetan langileekin izandako "zuzeneko elkarrizketan" oinarritutako "hirugarren bide" bat jartzea proposatu zuen Adegik.

Borja Semper Gipuzkoako PPko presidentea, Arantza Tapia eta Josu Erkoreka sailburuekin. EFE
Borja Semper Gipuzkoako PPko presidentea, Arantza Tapia eta Josu Erkoreka sailburuekin. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantza Tapia Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun sailburuak Euskadin lan harreman "propioak, aurreratuak eta modernoak" ezartzeko eredu berriaren beharra babestu du ostegun honetan, eta sindikatuei eta patronalari "erantzukizunez" ekitea eskatu die, harremanen blokeoa gainditzeko.

Tapiak agerraldia egin du ostegun honetan, Eusko Legebiltzarrean, EH Bilduk eskatuta, Adegi Gipuzkoako patronalak proposatutako “lan harremanen eredu berriari” buruzko Eusko Jaurlaritzaren iritzia emateko.

Hasiera batean, lan harremanetan langileekin izandako “zuzeneko elkarrizketan” oinarritutako “hirugarren bide” bat jartzea proposatu zuen Adegik. Pello Guibelalde erakunde horretako presidenteak ukatu egin zuen, bere garaian, Adegik ekimen horren bidez sektoreko “negoziazio kolektiboa ordezkatu” nahi zuenik, “enpresaren kultura berria” bultzatu nahi zuela baizik.

Tapiak azaldu duenez, Euskadin dagoen gatazka maila altuak, besteak beste, ELA sindikatuak elkarrizketa sozialeko mahaietan esertzera ukatzeak, lehiakortasuna sustatzea “zailtzen” du, eta, beste faktore batzuekin batera, lanpostuak suntsitzea dakarrela gaineratu tu.

Horren haritik, iaz Euskal Herrian 331 greba izan zirela nabarmendu du, 2012an baino % 19 gehiago; 36.500 pertsonak parte hartu zuten (% 69 gehiago), eta 139.000 lanpostu galdu ziren (% 6,2 gehiago”).

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea